Argien pean karretera hiltzear

ispiluan lehertzen den pareta

hondakinak zutik jartzen dira

Urte guztion ondoren

airea ozeanoen ezpain artean atsedeten da nekaturik

eta iluntasunean oinez hasi gara

 

 

© Daniel Garbizu