Orain larogei urtetan bildutako

zeure lehen malkoen sorbaldan atsedeten zara

beldur, heriotz eta ametsezko urte zimurtuak

bere jauzi ikaragarriekin

gau izartsua lardaskatu zuen

personai hura bezala

ez duzue inoiz aurkituko

neure burua txirtxilatzeko aurkitu nuena bezain arroka preziotsua

hostoak edifioen antzera handitzen dira nire inguruan

eta oroitu egiten zaitut

udaberri egun haietan hazi zinen

hiriko bazter guztietatik heldutako eztarri habiak

herria hondatzen zuten tumore berdeak

erauzi irudi zituen

kaleetan desfilatzen zuten harri artezituak

zergatik atzeratu zara honela arreba?

inork ez zintuen ahantzi

nire ahoa ebakiaren zati bat joanen zaizu bila

hankapean erabiliko ditut zure egunkariak

erreak azalduko dira zure abestiak

zure kitarra idazmakinarekin zulatuko

zure baulak zeure gelarekin batera erreko

eta nire biotzean harri bat

desinatu zenuen egunaren aurrean konparezituko du zure beso odoltsuak

 

 

© Daniel Garbizu