Beste gauza askok diraute hor

baina larruaren ikutuak

zure oroitzapena (zedrozko zurpean gordeak dituzun behar hoien ezjakite)

bestelakoa dakarki

zure ezpain hotsak, atseginak, ureztatuz

oraindik idatzi gabeko hitzetik ikusitako zeure begirada bezala

zure begiak beste begi askoren ura

lorategi iadanik zure ametsan ihartuari begiratzen diozun

ume baten semealaba

zure bagaia

gizonagan miatzen han dena zaharra ari baitzaizu egiten

zure komediante mozorroaren kapan

eta bortxakeria?

zalantzan gauean flotatzen duten bi ispilu bezala

berriro ondartza horretara itzultzen zaren arte

pentsamendu urrun baten errautsak laztanduz

 

 

© Daniel Garbizu