Abrigu ilunaren ondoan

(zure adatsaren igitai horiak laztantzen genituen berbera)

gauaren tonoak ere gonbidatu egiten zuen

lehen neguaren krisketa haustera

orduak zituen bakarrik zinoazela oinez

zubirantz

arropa zuriz

atzo gorroto zenituen edifizio luzeak

ikus zenitzakeen aldera desinatuz, nire atzean

jendea ibaira doa laisterka

hondamendiaren usaina bataiatzera

zain egon ginen gaua zen

baina ez zeunden ziur

eta non gelditu ote nintzen galdetzen zenion zeure buruari

 

 

© Daniel Garbizu