Bi kandela beltz gorde zenituen

mingostasunaren loturen artean

zerebro bat ipintzekotan egon zinen

musikaren ezpainen artean

denak betun gorriaren latatik sortzen ziren banitateak

aurren zuhaitzak landatu zenituen

ondartzan

goialde larrienetatik eroriz

arbolekiko igurtzian adats luzea zabaltzen uzten zuen

haizetik urrun

zure irudimenaren

lastotegi errearen argazkiaren aurrean

bitartean jendea espaloietan etzana

dena argi zirudien

inork ez zizun agindu herriaz jabetzeko

irriz bete zenituen bildutako izenpeak

eta orain museoko buru griegoak zirriborratzen dituzu

herrian dena marmorezko ohatzetan etzana zirudien

gorroto zenituen marmorea, herria, izenpeak

eta aspertu egiten zintuen beti berdin amaitzeak

 

 

© Daniel Garbizu