Zeru-urdin koloreak tipiak egiten zaizkit

begimena ahuldu egiten da

gure lehen iraultzaren artile tindagabetuen ondoan

agur digu agur batek

handik

txartel-salaketaren

azken otoitzak gogoratzen dituen

aldizkariaren barruan

bere burua bota behar duen poeta harengatik

ez oihu egin

badakit gelara zatozkidala

urte guztien zamaz

 

 

© Daniel Garbizu