Abisa itzazue bonberoak

milaka behar dira bonberoak

zulo handi bat daukat urdail barruan

sute handiago batek erretzen duelarik

neure suteak

pika iezadazue lepoa

neure ezpainek badakite oinez

zango batek soinean darama jertzea

Gaua nire besoetan kordegabetzen da

jaso egiten nau

gora oso gora

ezin dut lasai bomitatu

gorago

izarren musu beroa datorkit ongi etorriz

urteak ditu zuen aurpegiak ikusi nituela

gauaren beso niretzeko indartsuegietan ehortziak

lurra nire gorputza estalia

Beste leku batetara aldegin du espazioak

bakarrik gelditu gara

dena ari da hiltzen

lurraren atsedenaldian

banoa

atsedenaldian

urrun urrun

 

 

© Daniel Garbizu