Ezagun guztiak errenkan itxadoten

horizontalki lerrokatuak

aurpegiz aurpegi eszena presiditzen dugu

aulki batetan eserita

zeure azken bidaiaren esperientziak kontatzen zenituenean

alkantarilen uretan zehar

zeure azken kafe katilua urtzen da

irteeran eskuak gogotsu zabaltzen direlarik

azukre paperezko itsasuntzi handiak

kezko potepetan erreta konsumatzen dira

elkar hizketa alferrikakoa egiten zaigu berriro

hodei beltzek papera mehatxatzen baitute

agurea ere balkoia irekitzen ageri da

begirada ahuldu egiten zaio

aurrera pauso bat eman dezakeela ikusi nahi du

eta eguzkiaren lehen izpiekin

begiak urratuta hiltzen dira

eguneroko albiste berriekin

etxe bat eraiki duen

aldizkari saltzaileak ere nabaritzen du

jendea udako arratsalde mozo batetan paseatzen den bitartean

 

 

© Daniel Garbizu