Badakit egunen batetan bila etorriko zaizkigula

banan bana

Batzuek nahiago zuten deus ez gogoratu

ezta betikoa ere

kondenatu jendetza baten erdian irriz

zutabe errekuperatu berriak bezala

jendea atean pilatzen da

egunsenti erditzea biltzeko

(melodia harek ere ez zuen ezer berririk agintzen)

hala ere bertan iraunen du arratsa arte

Izkinetako aurpegi izoztuek

gurasoak emandako

ilunpetako maitaleren antza zuten

eskena mututu egin da

eta azken ikustaldi bat egiten diot

neure gelako kuadro orlegiari

denok ados geunden

hobe zen flotatzen uztea

ur beltzetan arroketatik hurbil

beste denbora batetakoa bailitzan

 

 

© Daniel Garbizu