Gau honen historia aspaldian bazkatuta dela, han bibliotekan, sugea zutituz profesoreari urrezko ahoa erakutsi zionean, armiarma pintadunak beren sareetan kulunkan, sargoria, gelaren ke hodeietan tintatua, esku batek orriak pazten, algarak eta farreak.

        Dzanba, atea, baten girgira, une bateko ixiltasuna.

        Liburuak gogortuak, zahartuak hainbeste burugor (zor) ikusita.

        Entzungaitz diren pausu ixil luzeak, neskaren so arina, apenas zorratu gabea azkarki sartu den lamiarengandik ez bada.

        Negar fosildua, hiru milagarren mendean bilatua, gizon batek bi mila urtetan periodikozko paper batetan izkutatua.

        Eta hola ere pasa dira ganaren aurreneko problemak (logaleak itsuturik nauka) milaka lerro arrotzak ikusten dizkiat burubarrua bulunba, eskuek eskaerak izkutatzen, begiak berriz ere berdin; berdeak.

 

 

© Maripi Solbes