Unibertsitateko leihoetan txiru liru.

        Hankapeko gizona eta hezur gaineko neska. Pasiloetan jendeen algara presakorrak, beroaren usaina, ateen zaunkak berdea dirudiena berehala gaua.

        Kotxeak txingurriei agurtu gabe pasatzen dira. Txoriek ez diete umeei eskutik heltzen, ez dute haien begi izutuetan begiratzen.

        Haizeak belarrari egiten dio laztana, belarra so dago, ez erne ez lo, uzten du bere gorputza haizeak fereka dezan, axolarik ez dio begiratzen ari zaion neskatoa.

        Belarrak ez du uraren beharrik, arras ona zuen laguna ahantzi egin zuen udaren etorrerarekin, orain lehor baina tinko sentitzen da, ez du lurrinaren perfumea ausnartu nahi goizetan, makala da sudurretatik pasatzen zaion usaina baina hala ere bi buelta, buelta t'erdi ematen du bere ohe luzean eta galdu egiten ditu jolasaren oroimenak.

        Ez nizuke esango zenbat mende pasa diren etorri nintzenez geroztik, ez eta zenbat nagoen ez eta noiz arteraino izango den, belarraren paseoan denbora ulergaitza zaigu, ez baitu esistitzen, nahiz eta uda hankaz gora bota laguntasun sendoak, nahiz eta txoriak txiru liru.

        Nere burua biluzik jarri da nere aurrean, eta ikusi ditut gezurrezko zoroak, minaren landak, erotiko forma unkigarriak.

        Espektakulua ez da hasi ordu laurden bat pasa arte.

        Orduan landek eta soroek, lekuz elkar aldatuz, formak berriak osatzen zuten buruan, muina lehertuz, muinaren mamia zabaltzen zen kortina gisa nere begi eta buruaren artean, batpatean burua luze luze eginda autoestopista batekin hasi zen hizketan eta nekusanetik hizkuntza hotz batetan, eskua eman zion eta behatzez aldatu bestea nekatua eta denodatua baitzegoen.

        Ez nizuke esango zenbat denbora izaun zuen, zeren burujabetasuna ez da eguneroko gauza izaten nere baitan baina bai denbora hautsiz segundu odoltsuak zerizkiela nere bi begiei malko zapirik ez nuela eta ez nekiela deus ere hemorragietaz.

        Une negargarri honetan burua itzuli zen nere jabetasunera eta jesto txiki bat eginez eskilarak igotzeko amultsuki eta ozenki agindu nion.

 

 

© Maripi Solbes