Bedeinka nazazuela eskatzen dizuet.

        Goiko elizaren dorrearen saloian egin izan zenuten akelarrean, gogora zinteztela erregutuz, alderantzizko argudioa aipatuz, zure sudurraren puntaren izerdi ttanttaz gogoratu nintzen eta maitasunezko irri ozena ahozkatu nuen.

        Arratsalde hartan, mendiko aldapa berdean, beren bulegoan, behiak lausoki bazkaltzen.

        Haien ondoan exeri ginen, zuk paperean ekarritako bokadiloa atera, zutitu eta Jaun Kristoren oroimenean hostia erdi bana eta bakezko musua.

        Txingurriek beren historietan ematen dituzten bezalakoak ziren. Ez nuen sentitu ez zure muina, ez zure gorrotoa, ez zure poza. Nahiz eta erabakitzeko garaia ez izan, nik hartu nuen bizkarrean zure ahultasunaren desafioa.

        Poliki, poliki, nere laztana, lepoa igurtziz, parkouritu nizuen gorputza, geldiunea, jarraipena, musua, koska, mihien jolasa, behatzen ikerketa zure gorputzaren basamortuan, jarrai nintekeen bi mila segundo, segunduz segundu neurtuz, hamar urtetako kartzelaren antzera.

        Ez zakizkidan joanen gehiago ere. Ez nazakezu izanen berriz?

        Txintxorro batetan ezagututako bi pertsonak, sipulorum, sipulotako ase dute beste jendeengandik. Alkateak agindutakoa ez da betetzen ez hemen ez ta Txinan ere.

        Logalearen zurrunka ez da guregatik ahanzten, gertutik jarraitzen digu.

        Mahai hoien inguruan biltzen dira oroimen pila, lardatu gabeko zorionezko urteak, urratu gabeko bidaiak, sentitu gabeko ahots mingarriaren harraxiak, eguneroko patxadan hartutako kafeak, aitak zirikatzen botatako negarrak, bata bestearengandik onhartu gabeko ipuin zaharrak.

        Zalapartari mezulariak erromano hauek!

        (Picassok emazte asko izan zituen, artista eta gainera ona, baitzen).

        (Ez kasorik egin ez aita, ez ama, ez poliziari).

 

 

© Maripi Solbes