Bilboko kale batetan.

        Euria eta eskailera batzutan neska bat, begirada galdua begiratzen gizonen taupadak.

        Ura gogorarazten azalen senti ahalak, zine baten sarreran, gertuago sentitu nahiean munduaren bukaera.

        Filmean bezala imajen guztiak nahastuz pasatzen dira begi pare baten aurrean biziaren saltoak.

        Ezin defini daitekeen kolore more horitsu batek enpapatzen du giroa. Neska horren begirada bezain hautsi ezina den giroa.

        Jendea bere burni trajeetan, horriak, ez aurreneko ez azkeneko hitza, begiratu egin gabe pasatu egiten ditu. Askok ez dakite ere berak betetzeko zulo batzuk dituztela.

        Hor imajinazioak, bere atsedenaldiak pasatzeko lekua du, baina, atsedenaldia ez dago imajinaziorako. Noiz ikusi duzue filmen haseran Egilea dioenean, Imajinazio izena?

        Lerroan jarririk txartelak ateratzen ditu jendeak. Ehunekoak berdeak, ehun eta hogeita bostekoak horiak.

        Eskailerak. Señoras-Caballeros.

        — Señorita, Por Favor.

        — En el tercer asiento.

        Kendu, poliki, txaketa, hanken gainean kokatu. Zangoak zabaldu, makurtu. Buruaren posizioa bilatu. Nola izango ote da hobe? Hanka bat bestearen gainean? ala biak lerrotuak bata bestearen kidea?

        Aldamenean gizon handi bat. Pantaila galdua dirudi. Imajinak ez daude orain begi bistan, kopetaren atzean baitira.

 

 

© Maripi Solbes