Euriak tapatzen zituen gizon emakumeen pausoak.

        Umeak zilarrezko putzuetan, platikozko batekin, suburanuok bezala euriaren azpian. Eurian aspertu gabe, azkartu gabe, kale guztietan zehar berdin.

        Batzuetan doinu agudo batzu, ateratzen, ur zirrituetatik, poliki berunezko hadiekin topatzen zutenean, horretaz gain tximistaren kezko usaina giroan, epeltzen, oso apalki, epeltzen.

        Bazirudien gauak ez zuela utzi nahi zeruaren negarra baketan. Handik eta hemendik eramaten zuen, haizearen bultzadak emanen, eta kaleko harrietatik bideratzen zuen inpernuraino.

        Tabernaz taberna pasa ginen gu, euria usaintzen. Gure aurpegia busti zezan, gure gorputzak libre uzten genizkiola. Kasu haundirik ez zigun egiten, baina hala ere, handik paseatzen ginen, dolumenik gabe, batetan edo bestetan, berak hala nahi izango balu, adiskideturik etor zedin gure behatzen arteko baso eta mendietara.

        Nondik azaldu zen mutil hura ezin izango dizuet esan. Begi bila, sudur luze, esku finak, buru soil. Dena bat. Batean dena. Irrifarrearen ondoa ezin aurkiturik, gure adimena baino sakonago baitzegoen. Ez zituen orrietatik irristatzen uzten bere laztanak, begiekin igurtzen zituen nere neuronak, eta sudurretatik azkartutako arnasa atera arazi egiten zidan.

        Haizearen beroa ezpainetan sentitzen nuen. Gaineko bi edo hiru ile motzak erritmoki mugitzen zituen. Aspaldian loak hartuta zeudenak bizirik irautera animatzen zituen.

 

 

© Maripi Solbes