Kaletik paseatzen ziren bi lagun karretera bat aurkitu zutenean. Bidezihorrak, kotxeen artean. pasatzen ziren, eta hauts aleek, bidezihorren mozorroak, beltzutzen zituzten kotxe izkineko argi prismak.

        Adats luzeko mutil bat saltatu zen kalera.

        Kotxearen pisa argiak isladatu ziren bere zangoetan. Zangoek, arina bata, motela bestea, bidezihor berri bat bilatu zuten.

        Iruditu zitzaidan zango bat izarrezko maraka bat zela, eta berriz gogorarazi nahi izandu dudanean, izarrak biraka hasten dira, zangoaren ikusmena ezina egiten didatela.

        Morea zen izar bat kokatzen da erdian, eta bere iluntasunarekin, egunaren haizeak argitzen dizkit.

        Izarra eta haizeak inguratzen didate lepoa, eta eskuan dudan luma ere. Bapore more honek, ixten ditu begien minak, ez dago ez dantza, ez loa, ez negarra nere buruan, more sargori hori besterik ez.

        Negarretan ikusi dut bide zihorra pasa nahi zuen zahar bat, kotxeak mihia erakutsi dio eta farrezka hasi da, gizona negarretan murgildu da gauean eta berriz more kolorea gogoratu dut.

        Orduz gero ezin ditut mukiak kendu, zapiak itotzen dit sudurra bere magalean.

 

 

© Maripi Solbes