Zigarroaren keak zumitzezko landa bat dibujatu du nere aurrean.

        Zumitzen artean kearen arrastoek, bide gorri berdeak sortu dituzte. Batetik, dantzatzen dator zure gorputza eta nere behatzek biluztu dituzte zure besoak, ukitu dituzte zure ezpainak, eta haizea bihurtu dira.

        Keak irrifarre bat sortu du zure begietan, eta izarren lagun berriak errekaren karreran bainatu dira.

        Haize zakar batek biolatu du zure ilea.

        Ile bat irristatu zait hortzetan eta aho barnean dudan papo azalak zauri bat sentitu du ileak ukitu duenean.

        Asko ibïli naiz zure mendietatik, dantzatzen paseatu naiz, euri azpian ere, eta eguzkiak lehortzen zituenean nere azaleko ur tantak banenkien keak itzuliko zizkidala eguzkiak lapurtu zizkidan begiak.

 

 

© Maripi Solbes