Elurra ari zuen.

        Leihoetan, bitretan, emakumeen abrigoak isladatzen ziren. Nik esku batekin poltsikoan hautsaren azken azken aztarnak bilatzen, lehengoan San Martin eleizako intzienso ontzitik hartutako hautsa.

        Behatz batean bi ale gelditu zitzaizkidan, hegan egiteko txartela eman nien eta flush eginik, haize harmatura bialdu nituen.

        Pentsatzen jarri nintzen, non egongo ote ziren San Martin eleizako apaiz beltzak, mitin batean imajinatu nituen, jendea berotzen, jendea goratzen, maisu jainkoaren izena goraipatzen ahoa lerdez betea, barakuiluen lirdinga "zerbeza txorreante"zko kupela baten moduan.

        Aspalditik molestatzen ari zitzaidala sudurrean nuen muki hau. Ah! bai, lerdea, bai mitina elur tartean, ez, elurra oraingoa da, bai aurpegian etendura txiki batekin ematen dizkidaten kolpeak, dutxa moduzko ale xalbardin hauek.

        Horregatik, gaur ere elurra ari delako, gogoratu dut beste behin hartako intziensoa. Baina gaur nahiz eta poltsikoan behin eta berriz miatu ez dut bilatu hauts alerik.

        Hankak deslizatzen zaizkit lurretik, basurazko kamioia baino azkarrago. Hormaren eskuak estutzen didate eztarria, ito nahiean.

        Nik lurrinezko eta imajinaziozko loren zinta bat pasa dut eztarritik hormaren esku luzeak afekta ez nazaten. Kantatzen noa nere barrupean, eta elurraren ale bakoitzari, fereku bat, igurtzi bat, ostiko bat ematen diet.

        Guztiak ukitzera iristen naiz, ez, hor bat eskapatu zait!

        Hankak bazebiltzan bere rnartxarekin, ni mitin beltzaren iruditik, ile eta azal batetara pasa nintzen.

        Bezperan gozatutako ile kiskurra etorri zitzaidan burura, nik harekin saiatutako Vals-ak, ilea esku artean, gau beltzaren errekak, irristatzen, irristatzen nire ahoraino. Han tourbillon baten moduan, nire mihia, gau beltzaren izarrak sortzen zituela eta ileak ahoa estaltzen zidala, eta zelula hilen gortina hori nere adimenari bizia ematen, eta musika berriak imajinatzen nituela ni azul luze eta leun hartako tekletan jotzeko. Ilea eta azala, dena bat, dena elurra eta aleak bezala, mila forma ezberdin, tesitura berdina.

        Gaur nere buruak oraindik ez du bustidura eta elurraren artean bereiztu, horregatik jarraitzen du nire gorputzak azkarki kalez kale, txoriz txori.

        Parkean andre zahar bat ikusi dut, ilea altuago alde batetik bestetik baino, badirudi gizontxo batzuek eskailera batekin joan direla eta teatrozko teloi bat bezala, andrearen ilearen alde bat goian mantentzen ari direla sesioa hasi baino lehen. Hortzak erdizka ditu, trenaren railak, eta hortik txu, txu dabilen makina bat atera da, txu, txu, txuuu... mihia, erdi gorria, erdi zuria.

        Alkoholaren baporeak berarengandik nireganainoko bidean ez dira suntsitzen, eta hor, hotzaren erdian, usainaren zubia denaren bidetik, nik goiz elurtsu eta gartsu honetan mozkortien perfume Parisetik ez sortuak dastatzen ditut.

        Andrearen eskuek bi plastikozko poltsak dituzte zintzilikatuak, batean ezin irakur daitekeen zerbait jartzen duela, eta bestean "Gracias por su compra" dion horietako bat.

        Berak erosketa handiak egiteko itxurarik ez du, baina hala ere, erosketa eta salmenta kontutan, nork daki...?

        Andreak beso batetik heldu dit eta bere alkohol ozeanoa nere belarriraino eramaten "Hil nuen, bai nik hil nuen" esan dit.

        Nik zer? Nor? edo horrelako galdera txarrak (edozein nobela edo pelikulan esango zena) egiteko gogorik ez dut, eta horregatik begiraka gelditu naiz bere begietara, bere sudurrera, bere ahora, deus ere esan gabe.

        Berak guztia ulertzen duen pertsonaren aurpegia jarriz, situazio guztiaren jabe egiten den horietakoa, bere begiak igurtzi ditu eta "ehortzita dago, ehortzita lago" esan dit, aurpegiaren jestu hori erdi ridikulo erdi jakintsu galdu gabe.

        Nik ez ditut telefilm amerikanoaren imajinak edo lojikak egin nahi eta andrea utziz parketik paseatzen jarraitu dut.

        Bai pentsatu dut, asko, andre horretaz. Zergatik ilearen teloia mantentzen zuten gizontxoak ez dira bere abrigo zaharraren lepotik agertu, eta ez dira neregana andrearen historia kontatzera etorri. Zergatik izan behar naiz ni beti besteen historioak imajinatzen ditudana, eta ez bakoitzaren kontzientzi hondakinak, kontzientziaren duendeak libre uzten dituenak, eta joan, ale joan eta zabaldu haize pozoitu honetan, zabaldu aide guztietara, zeintzu diren pozoinketaren kausak, zergatik bizi diren arnas gabeko gizon eta emakurneak, zergatik batzuk arnastearen itxura eginik, birikarik gabe bizi dira.

        Duendeek, mila eta milloika jai egingo lituzkete, eskualdeko gazte, ume, zahar eta ez gazte ez ume ez zahar guztiei deia zabalduko liekete festa handi horretan, munduaren zirkoaren festan parte har zezaten.

        Baina gehienek pentsatzen badute historia honen argumento inportanteena, edo behintzat interesanteena pentsatze ariketak egiteko, hori, hitz horien esanahiarena dela, ba orduan, horiei nik telefilm bat ikus dezatela edo irakurtzea gustatzen bazaie, best seller bat hartzea gomendatuko diet eta ez dantzatzeko egina den historia hau.

 

Jarraituz kafe batean sartu naiz. Han, hotzaren eragina sentitu dut nire sabelean, ttua hortzen kontra, balsamo efekto egiten minduta eta garraxika dudan ahozko nerbioetan.

        Ttua behin eta berriz pasatzen da, hortzen zirrituetatik, maindire transparenteak, gorputz hotz eta dirdiratsu honentzat, mihiaren laguntzaz, surtidore modura txistua hartu, aurrena presioz mihi azpira eraman, gero hau goratuz, mihingainaren kontra bultzatuz, tartean txistua hortz eta letaginetik irristatzen da, eta lurrinezko jantzia lotzen du poliki, zinta bat lehen gero bestea eta horrela hortz eta letaginen defentsarako elementuak eratzen dira.

 

 

© Maripi Solbes