Azken zerrail hotsa urtu da eta grifoaren eztarritik ondokoen hizketa ixila ixurtzen da. Zer kontatuko dizut. Ilargi laurdenak enbarazoa dagit eta izarrek gezurra besterik ez diostate. Ene bihotza ere gautu dueneon. Zure gogotan. Gauzen izenek baliorik ez duteneon. Eta begia burdin artetik ezin zabaldurik. Amodioak hitzak ahanzten ditueneon. Mundu guztiak bidaltzen dizkigu eskumuinak. Eskumuinak. Zer kontatuko dizut. Erauzi eta ilunean zintzilikatu ditut begiok zu ikus zaitzaten. Hainbeste eskuk erabiliko duen gutun hau. Agian inoiz hartuko ez duzun gutun hau.

 

 

© Koldo Izagirre