Badakit nire zain egoten zaretela. Leihoan, gortinek erdi ezkutatuak. Eta gauetan, auto hotsen hatzaparra bihotzean. Auzokoen galderak. Zer edo zer behar badu. Badakit. Eta zuek. Ez gara negarrez hasiko ba. Asteazken, ostiral eta igandeetan. Ez da nirea kulpa. Bestela, nork. Ez, ezer ez. Hogei minututakoa. Zergatik ez. Ez dakit, berak zer dio ba. Lehenago ere bai. Eguberritarako, denok. Hemen ondo. Ez, ez dut postalik jaso. Eta zuek. Orain hemen ondo. Ezer ez. Nik ezer ez. Egon egin behar. Eta horrela. Baina ama, honetarako ez gehiago etorri.

 

 

© Koldo Izagirre