Gauetako oihuak eta isiluneak, pauso hotsak, ateen danbadak, eguzkitan oroitutakoak, eraman dituztenak, ezkutukoak, oraindik ekarriko dituztenak, beste egun bat, zerrailak, larritasunak, noizbait oroitzapen hutsak izanen direnak. Ateratzeko esperantza. Ateratzeko beldurra.

 

 

© Koldo Izagirre