: penazko burbuila bat lehertu zitzaion bihotzean: lur bazterrera hartu eta zerumugaren harian zorroztu zituen begiak: larru gorritan utzi zuen itsasoa: azala erauzi zion: besapean bildurik etxera eraman zuen: zabaldu eta hamar mila euri balazo plantxatu zizkion: armarioaren atean eseki zuen alfonbra gezala: orain bazuen bere buruari non begiratu negar egin ahal izateko: ispilutik bi arrain itoak: zure eskuak

 

 

© Koldo Izagirre