Teilatuek ezin dituzte hatzazalak banaka esmaltatu. Euriaren aurkako borrokan ito zitzaizkien begiak. Teilatuak itsuak dira.

        Zenbaitek esanen luke hatzazalez arduratzeko ez zangorik ez eskurik ez dutela, teilatuek. Baina teilatu batek hatzazalak margo niezazkion erregutu zidala ere ez da ametsa.

 

 

© Koldo Izagirre