—Oiartzungo mendietan elurra omen da

        esaten zuen aitak, eta txapa gainean erretzen ari zen mukiz egindako bolitari begira geratzen ginen, Olentzaro hotzak hilen ote zen beldurrez.

        —Nafarroako herri batzuetan basurdeak kaleetaraino jaitsi omen dira

        botatzen zuen aitak, eta Nafarroako herriak Suizako mapa margotuan bilatzera abiatzen ginen, hango basurdeak (rinozeronteak) gureak (hipopotamoak) bezain handiak ote ziren jakin nahiz.

        —Honela jarraitzen badu ez dugu etxetik ateratzerik izanen

        eskaintzen zuen aitak, eta kristal lausotuetan txakurra dibujatuz maisurik eta goiz jaikitzerik gabeko bizitzan barrena hegaldatzen ginen.

 

 

© Koldo Izagirre