Gizonek ez dute itxoiten arbolak zaharraren zaharrez eror daitezen edo haizeak bota ditzan: aizkora.

        Zerraldo bat egin, urkamendi bat jaso. Herejeak erre ere bai.

        Baina aurten konfabulatu egin gara, elkar hartu dugu, eta zainak ebakirik mendian behera amiltzea erabaki.

        Eta dena suntsituko dugu, ez da harri bakar bat ere zutik geratuko. Eta dena suntsitutakoan, sua emanen diogu geure buruari.

        Eta mundu berri bat jaso nahi dutenak salba daitezela leize zuloetan ezkutatuz edo itsas zabalera ihes eginez.

 

 

© Koldo Izagirre