Ilargia nahi zuen harrapatu eta arbola gainera igan zen.

        Neguan arbolak biluzik bizi izaten dira, eta hotzak daude gau eta egun.

        Ilargia nahi zuen harrapatu eta negu gorria zen.

        Hotzikara batek astindu zituen arbolaren beso ihartuak, eta haien artean geratu zen gatibu.

        Arbola gainera igan zen negu gorria izanik.

        Biharamun goizean hezur izoztu batzuk aurkitu zituzten arbola inguruan.

        Arbolak ezin baitzuen ilargia neguan traizionatu.

 

 

© Koldo Izagirre