Azkenean Dilindan gaude

 

Mila eta mila oren horreta emanik, izerdia pintaka Ixuririk, burukita, mahai meza bezperratan... Beti ixilik geuden.

        Halako batez, behin bazen bizardun bat, beltza, zura bezain zut baina... sosduna: Ametsetan etorri zitzaion KASKO TZARRI, eta biharamunean, egiazki KURIOS PINTERDIRI.

        «Scripta Manent» erranik ostiko onez ulertarazi zigun lumatan argintezkeela oihuka arizan baino.

        Geroztik, ez ginuen errepausarik: afari, lan berribil, Karta, andregai, oro baztertu ditugu; fuera etxetik kanpo Betirako, debru pasagari zirtzil herbailak!

        Gure izpiritu nasaiak behar ukan ditu zeuzkan eta Ez zeuzkanak atera. KASKO TZARREK goizero, lauetan, Mokanes bat urez bustihotza ezartzen zuen kopetan; KURIOS PINTERDI, zangozgora, orenak, orenak, erreberoa Edanez... pinterkida.

        Azkenean... dilindan... ideia eskasez, joan ginen, Otoizka, bata lurrean belaunikatuz, bestea gainean hista-klok. Eta, aldizka ordu erdi bana... noizbait ordularia gelditu Zitzaigun... hurrengo ganan burtxoro ginen... belarri bata Hotz, bestea sumindurik goizero askariko xingarraren Hainean gorri gorri!

        Hainbestearekin argi miresgarri bat zeruan... aingeruak Kantuz «AZKENEAN DILINDAN... ZINTZUR KORDA» TRA LA LA...

        —KASKO TZARREK: Errak senditzen duk?

        —KURIOS PINTERDIK: Nire burua ari zaitak hantzen... Hantzen...

        —KASKO TZARREK: Ikusten diat, ikusten... Dilindan.

        Handik lehen auzoetxean: inor ez zegoen; Sartu ginen, Jan, edan, ikuzi, bizarra ere moztu... KASKO TZARREK. Idatzi, KURIOS PINTERDIK makinan jo, izpiritu debru-sainduak dena euskara batuan ezarri... Hor duk irakurle...

AZKENEAN DILINDAN

Jon-KASKO TZARRA

Mattin- KURIOS PINTERDI

 

 

© Jon Casenave, Mattin Larzabal