gau gozoa ganbaran ez dut ahantziko ezer hego haizearen adar bero-eroak begi eta belarrietatik zintzilikatzen zitzaizkidan San Juan sua eta mesedez liburuak hautsi udaberrian begirada zabaltzen zait argia gorria da San Juan sua pinudiaren bihotzeraino sartu hartu eta eraman luze hautsa bide ertzean utzi gizon hori agurtu begirada urduriz kolkotik behera izardia praka motzak eskuak beltz eta erretxina kilkerra atera zulotik pixa egin ito arte bitartean maxusta ura okotzean sasiak erre amak bihotzerre zure gorputza azal zuria etzanik hilzuria maxustek estaltzen dute eta ubel ubeldurik datza

 

 

© Pello Lizarralde