«Trixtea da», esan nuen...
eta hitz guztiak
itsasertze guztietatik
paseatu ziren...
bitartean
ikasgelako zoko
ilunenean
liburuak usteltzen
hautsaren azpitik
argitik urrun...
eta hainbeste haurren
irrifarrak
esparadrapoez
hertsiak
hormetatik
zintzilik
© Pello Lizarralde