egunsenti beltzak lepoa inguratzen digularik, aszensore grixean sartu eta lehen larridura sentitzen dut, hortxe, urdailaren erdi-erdian. Eta ez dira nireak lehen zigarro trakets hau eta aszensorearen taupada neurtuak, ezta pauso baldar hauk... begiak oraindik izaren mozkorrean. Atariko kristaletatik sartzen den argiak mugatzen dizkit goiza eta gaua.

...eta gauean etxera itzultzean, kale ilunaren hondamendia jasanez (Tercio de Hondamendi), lokomotora beltz horren ziztukada zorrotza.

 

 

© Pello Lizarralde