Buruak astintzeko garaia iritsi zitzaigun. Begietako leihoak irekirik iraun zuten luzaro, begininiek dizdirak zerien bitartean... eta hautsa kokatu zitzaigun emeki-emeki ile artean. Baina geure ilea erein genuen patxadaz, elkarri begira, azalaren xulo bakoitza ezagutuaz eta, kristalean, hats bero eta indargabea uzten genuela.

 

 

© Pello Lizarralde