Sutondoraino iritsitako neska iluna. Xokoetako itzal guztiak bere begietan... lehen irrifar trixtea itxadoten. Euli beltza galtzerdi beltzetan eta xinparten argia aurpegian. Pipiak jotako armariotik irtendako usain zaharra. Zapiak eta izarak (asuinen lurrina). Izarrak keinuka hodei artean. Ipurtargien miraria belar izkutuetan. Normen bizkarreraino heldu den huntza. Sahatsa. Eta etxe arteko baratza, sasiek ia zanpaturik... udazkeneko hostoak haizeak daramatzala.

 

 

© Pello Lizarralde