Egunero, eta iadanik seaskatik susmotutako zoratasun honek etxea eroriko zaigun ala ez galdearazten gaitun susmo honek kezkatzen gaitu. Bitartean, buruz-behera batzuetan, zilipurdika bestetan jasaten dugu horma eta zutabeen kulunka goxo hau. Seaska baztertu ziguten aspaldian eta ez dugu gehiago usaindu egurrek eta lo-kantek bidalitako lurrin sarkorra. Baina dagoenerako pixkan-pixkanaka kandelen sugar epelak betazalak berotu dizkigu. Arratsean laino guztiak ganbararen eztarriraino sartu dira eta sarabea geure xamarra zulatutik kanpora doa, luzatzen; hainbeste hasperen ustelduren ezpata amotza; hainbeste guraizek, hormetan hautsi baino lehen, ebakitakoak.

 

 

© Pello Lizarralde