...hilotzak berriz blai ura hilobietaraino iritsi baita

gaueko erotasun zahar honek bultzatzen nau espaloien ilunpe hau goxatzera. Ladrailu bakoitza kontatzen dut mozkorrean hilargiaz blai teilatu ertzetik darion itukin izoztuaren bila lore zapuztuez betetako kolkoa erdibiturik ezartzen gara atari zikinaren ondoan eta hilargiaren ura bizkarretik behera besteak ere gaueko farolek ematen duten argi itsuetan labainduko direla itxadoten ilunpe mingarri horretan izardi usainarekin sortutako poema ohe azpian galdu eta lasterka argia bila...

arratsalde batetan geure oinek, bere borondatez, hasten dituzte etxe arteko kamio grixenak. Banoa eztarria laino artean itotzera. Neure zapatek botatzen duten lurruna dakusat eta... enparantza parean. Lainoak ere ez du harririk higituko erloju errudunaren horratzak sartzen zaizkidanean... pilota zuzen lainoaren matematika osatuz enparantza erdian

haurra lasterka atzetik

 

 

© Pello Lizarralde