Ur hegi hartara itzultzeko

Mila sortzetako izaki bat behar nuen;

Lehen suek harri gorrituen adinekoa.

 

Amodioz, larrutu zara,

Mila bizitako xoriaren juntatzeko.

    Zu, berria, beste, hatsez bidatu nauzu.

Bidai zalua ebasten digu mundu zaharraren

                                                  Oihartzunak.

 

    Biharko, xori arin

—biharrik baldin badugu gure eskualdean—

     ixiltasuna galdatzen dizut!

 

 

© Jon Casenave