Beharrik, ez dugu ahantzi xarbo zuhur-zaharra!

Denborak, gure hitzak erretzen dizkigu, zeren bizitzen gara,

Aitortu behar da, aroaldi txarretan.

Gure eskualdean, hitzak zeru-harri bezain pizuak dira;

Keinuz, errezago dugu komunikazioa, gordexago ere!

 

    Gure gorputzek arraioen hizkuntza dute;

Borobilaren makurdura ere.

Zu, nire espazioan itzulika, izar bat bezala,

Bidearen sentsua hartuz.

 

 

© Jon Casenave