Osoki enganatzen gara arraini buruz.

Arrainak ez dira ttonttoak, ixilak baizik;

Eta ez mintzatzen ez dakidalako, bakarrik hobe dela

Iduritzen baitzaie.

    Orain keinuka komunikatzen dute, eta ohartu dira

Hola gehiago elkar entzuten dutela, omen...

    Atzo, xarbo zuhur-zaharrak erran daut, mintzoa

Segituz zozoak garela...

Maitea eskaintzen dizut ene oharpen ixila!...

 

 

© Jon Casenave