NIK: Allo; hola maitea? Nola zire?

ZUK: Ondo!

NIK: Huts egiten dautazu!

ZUK: Benetan?

NIK: Bai, hutsa eta betea, biak batian!

ZUK: Nola batian?

NIK: Bakarrik zutaz ari naiz; hortako denetan zire!

ZUK: A, bai, ados, iratxo bat bezala, ez da?

NIK: Xoxoa, untzi bat naiz, betetzen dautazu!

ZUK: Bai, kontuz, ez ixuri!...

 

 

© Jon Casenave