Ene uhartean, lurrak eta itsasoak

Ontsa zatitzen zuten espazioa...

Arrantzale nintzen

Ez hoberena, ez alferrena halere...

Ene lanean antxeten adiskidetasuna maitatzen nuen;

Baina partikularzki kresalaren kirkira gustatzen zitzaidan...

Eta arrabotsean ahantziz

                         Batzutan erdi-kusten nuen

                         LUR-UR-ZERU-en junta...

Orduan, neurriek karaskatzen zuten eta ritmoak apaltzen...

Kasu egin behar nuen, uretara eror nintekeen bertzenaz...

                   Baina

ZURETZAT ITSASO AHANTZIA...

 

 

© Jon Casenave