Zure besoetan lau gauza bilatzen dut:

—Lehenik zure gorputzaren beroa

—Gero emaztearen izaitea:

Ene plazerrarren buruan zure heriotza,

       Otoi ekarkitzu zure frogak!

—Zoriona zure eskuen itzalean

—Azkenean, bilatzen zaitut zu baino urrunago;

Bilatzen ditut zure arrazoin, zuri ere gordeak,

Zure behar mamiak nola hobeki ardiets jakiteko.

 

 

© Jon Casenave