Ile beltzak —leunak, biziak, haragikorrak—

Begietan lerratzen

Begiak estaltzen: azken itzala

Ikusi nahi nuke zure behakoa

Barneko espresioarengatik

Ea zer alfer-ibiltzen den gainean?

 

Ahoa doi bat irekia, espainak pausatuak, hortzak regularrak,

Eta barnean, mihia, menbro sukratua;

Zure aho-ur edatean, usu galdu naiz!

 

Zure bularra: Bi mertxika, desioaren mailuak;

Lur konkatu honek xukatu nau batzutan.

 

Sabela larru goxoz estalia,

Sabela zure parte ahulena, hezurrik gabe delako;

Zure zatiak aditzen ditut azpian, ene ezpaineei mintzatzen

                                                                        Zaizkie...

Berak bizi direla iduritzen zait

Zu ohartu gabe, segitzen dute haragiaren zortea.

 

Ta burua erortzen da sorgira,

                                  Leku zikina, ez garbia

                     Zikiena, garbiena ...

Berekartzen nau, ta segidan kanporatzen

           —Iraganaren indarra!

Menditto landaretsu!

Amari bihurpena, emazteari sortzea.

 

 

© Jon Casenave