Emazte honek, hamar edertasun alderdi bederen bazituen.

Zuzen ez naiz oroitzen, ez nitzakeen eta denak betan ikus.

       Aldi bat, gau batez, a jakin behar da gauez bakarrik

Juntatzen ginela ...

Hots, behin, lohiz jantzia jin zitzaidan eta mintzatu ginen:

 

                  Nik: Loditu zara, ez?

                  Harek: Loditu ez, zikina baizik,

                              Jaustean erori naiz...

                             Garbituko nauzu?

Haren gorputza garbitzeko azal batzuk kendu dizkiot;

Azkena tiratzean suntsitu zen...

Trankil zaudete, berriz etorriko zait! jokotsua baita.

 

 

© Jon Casenave