hizkuntza ala hizkutxa?

kutxatik at

hizkiak ateratzen

pilatzen

nahasten

bakarregi sentitu naiz

langile

hitzak

ateratzen

pilatzen

nahasten

anitzek sarritan

egindako lanean

hitzaz

—hizkiz egindako hitzaz—

papera bezten.

ixil ixilik

eskuetatik dariola

apurka apurka

ukitu ere gabe

begien aurrean dago

bego.

denen aurka

deseoaren gorputzaren

gorputzaren deseoaren

aurka eta iheska

apurka apurka

doa

—bego—

dijoa

eta

ez da itzuliko.

ixil ixilik.

 

 

© J.I. Garmendia