ezinaren aurrean jarri nintzen ezer aurreratzeko asmorik gabe.

        paper zuria zuri zegoen nire ezinaz eta luma hozten mahai gainean zetzan.

jarlekuan eserita mahaiaren aurrean

nora begira

begiak beti joaten bait zaizkigu

norabait nahiz zarritan gure

horizontea handiegia izan gauza

orotaz ohartzeko

bistaz ikusi behar dela eta sarri

gehienetan ez dakigula ikusten

ohartzea ez zaizu hain gaitza

eginen

begiak urrutiegi uzten nien bistaz

joaten eta ezer ez nuen garbitzen

hain zen hainbeste ikusgai begien

zabalerarako ze nolatan

berezi nezakeen ez nuen jakiten

inoiz

betiko gauzetan erortzen nintzen

eta beti bezala gauzek hartzen

ninduten nik uste baino lehenago.

        zazpigarren aldiz hastean ohartu nintzen zazpi hasiera ez direla hainbeste hasiera mila aldiz ere has naitekeela eta inoiz bukatzen ez den lanean hasi. idazkeraren bukaera lumaz gehiago idazten ez dudanean bukatzen baita zorionez.

 

 

© J.I. Garmendia