sartreri buruz deus askorik esan gabe igaro genuen hiru ordutako klasea.

        eta sartre genuen ikasgaia. dagoeneko itsuturik dagoen agure zahar bat arretan hartzekoa ez dela ere esan zuen norbaitek, gogo txarrez dudarik gabe nahiz benetako asmoak izkutuan gorde, sensazionalismoz egin genuen klasearen propaganda. Ez genuen uste hainbat gazte etorriko zenik. zahar faltan ginen klasea diatektikoki eramateko. Beharbada maisu hauen dialektika eta gure ikuluko asto zaharraren buztanpeko zuloaren koloreak berbera ez ote diren dudatan jarri zuenik ere ez zen falta izan. eta arrazoi faltarik ez zuen. maisu handien koloretasuna eta gure asto zaharraren dialetika antzekoak direla aspaldi probatu zuen maisulena jaunak. astologia bat egin zuen bere bizitza guztian eta gai hau aitagurea bezala zekien. santagedan bukatu zituen bere egunak. eta gogoz kontra.

        azken egun hauetan moda berri bat ateratzen ari dela esan didate. buruko mina eta dena egin zait zer ote daitekeen asma nahiean. zer izanen, eta izan daitekeen gauzarik xelebrena kontatu didate moda dela. sartre gai bezela egin genuen klasea estologia batetan bukatu zen bezala estologia bat egin nahiean dabiltzan maixu hoien esanak sartreren esaera txoro bihurtzeko moda omen da gaurko joera. eta sartre diodanean berdin esan dezaket neure buruak asma dezakeen izen txoriburu handiena ere. serapio indalezio xinximxaleta etabar. denak maixu baitira beren mailan eta beren etxeetan nola zeruan hala ikuluan.

 

 

© J.I. Garmendia