mahaiaren ertzean jarri zuen eskutitza irekitzeko beldur, uste ez zuen berria zetorkion zihurtasun hori zuen eta ez zegoen tristezietarako unean egun onak eman zizkion neskameari begietara begiratu zionean ohartu zen beste egun bat zela eta gaueko mozkorra oraindik uxatzeko zegoela begi gorriak salatzen zuten eta ura edan beharrak gosaltzeko ohiturarik ez zuenez jaiki bezain laister esan zion inaxiri gosaria gertatzeko indalezioren gauak horrelakoak izaten ziren noches alegres mañanas tristes amonagandik ikasia zukeen eta lotsa eta amorrua bizitzen zioten hitz hauek hala ere amona gehiegi maite zuen gorrotatzeko amonaren esaerak zuhurrak zirelakoan zituen nahiz berak ez hitz bat besteren gainean jarriz atzekoz aurre arrastoak borobilduz ilunduz argituz geldi azkar goraka beheraka tinta urdinaren usain mikatza nabariz ezkoa dela ohartuz eta idazten ari naiz.

        arrasto gainean luma eskubiko bi behatz artean eskua paper gainean aulkian eserita mahaiaren aurrean orrialdea urdintzea zuria zikintzen arrastoz hiz kiz hitzen irakurriz begiez berrirakurriz neurtuz bakanak eta hitzak arrasto bukaerak hizkien arrastotasuna eta tintaren urdintasuna.

        eta pila txukun bat dut begien aurrean paper zurian urdindua hitzez osatua eta zuritasunez une zuriak hitzen artean jarriz mozketak.

        eta textoa osatu dut, jolasean.

euskaraz egindako ipuiek

hotzikara ematen diotela

esaten du indaleziok

ohean gelditu zen aitona

gaxo xamar zegoela

esan zion alabari hotzikarak

zeuzkala tarteka

mantak ez omen zuten berotzen

eta ikara

sortu zitzaion gaixotasunak

ohean denbora luzerako ukanen

zuelakoan

hotzak ematen zion ikara hotzez

hasi zen gaixotzen ere

bere emaztea eta

azkenean medikuetan gastatu zuen

zituen diru guztiak

hotzikara euskararena eta

gaixotasunarena

hotzak ematen zion ikara

euskarak ematen zion hotzikara

eta euskarazko ipuiek ikara hotza

metafora estrukturala

ala metafora generadorea

makina generadorea den bezela

eta makinaren hoztasun estrukturala

ikara makinaren hotzaren aurrean

hotzikara makinak damaidana

eta gaixo jarri naiz

        eta beldur dut denbora luzerako izanen ote den gaixotasun hotz hau eta indalezio hospitalera eraman dute hotzikaraz zegoela eta hospitalean ez dute sendatu ondu beharrezko zelakoan gerorako utzi dute eta ikarak eta hotzak eta euskarak ez diote buruko mina baizik sortu.

 

 

© J.I. Garmendia