...eta zazpi.

xapi!

        zazpi bizitako katu beltzari begira ilargia ezagutu dut. ahuntzaren gaueko eztulak esnatu nau.

xapi!

        etxeko teilatuan maiatzeko ilargitan amorus bihurtu den sei bizitako katu beltza uxatu dut. ahuntzaren eztulekin nahastuak belarriratu zaizkit katu beltzaren mitasun aiumak.

xapi!

        elizatzean egin zuen maitasun ohea bost bizitako katu beltzak. amodioetan igaro zuen udaberria. ilargia zuten testigu bakarra.

xapi! eta katakumeak.

        katakumeekin zoriontsu zen laugarren bizian gure katu beltza. xaguen atzematen erakutsi zien katakume jaio berriei. zazpi bizitako izanen zirelako pozak harrotzen zuen katu aita.

xapi!

        hirugarren biziarekin zurdina hasi zitzaion lepo inguruan. zahartzen hasi zelako seinale urte hartan ez zuen ezagutu udaberriko ilargirik.

xapi!

        bi bizi gelditzen zitzaizkiola jakin zuenean biboteak zuritu zitzaizkion. teilatura igotzeko ahalmenik gabe zaharregi egin zen.

xapi!

        bizia tristeegia zela ohartu zen gure katu zaharra. katakumeak katu bihurtu ziren aspaldi. eta zazpi bizitako. zurdinaz lotsaturik ez zekien nun lurreratu hezur nekatuak.

xapi!

        ximximxaletaren eskupetak bukatu zuen haren biziarekin. pum! zazpi bizitako katu beltzari begira ilargia ezagutu dut.

...eta kito!

 

 

© J.I. Garmendia