moztu egin diote burua merezi omen zuen eta bi aldiz pentsatu gabe zergatik berpensatu lehen pentsatu duzuna baina arrea harek bai ez zuela sinisten besteek esaten ziotena belarririk bazuen entzuteko badakizute zertarako diren ezer entzun nahi ez duten belarriak. horixe bera egiten zuen berak. eta bere izen oneko semea zen eta etxe handiko neska batekin ezkonduta zegoen maiorazkoa. etorkizuna ondo menderatua zukeen, ardo faltarik ez zen izanen haien bodegan ezta eguzkirik ere ura etortzen zenean. marbellako baserri guztiak erosteko asmoarekin joaten zen ohera, udaberrian batez ere, uda aipatzen zuen bakoitzean lo egin gabe igarotzen zuen gau guztia eta emazteak larrua jotzeko gogoz irrikatzen amets masturbatorioak egiten saiatzen zen komuneko zulora begia eta bomberen katearen esku helduzerari ezkuaz helduz. izarditan joaten zen ohera batez ere udako gau sargorietan, zerbezarik ez baitzitzaion gustatzen eta urak berriz mikrobio kaltegarriak omen zeuzkan haren aurpegiaren kutis bigunarentzat. parisko kaleetan ibiltzen zen gustoen nahiz frantzesez ez pipa belarrik ere hitzegin gizonarentzat erosten zuen pipa belarra komunera joaten zenerako atzeko zulotik azpiko zulora zihoan usain txarra bentzitzeko. eta lortzen omen zuen esan zuen behin. asto xamarra zen maitasun kontuetan emazteari barruak miaztea gustatzen zitzaion emakume guztiei bezala traste guztiei tripak atera nahiz gero ezin ondo berjarri, baina tripa asunto hura benetan harrigarria zen. tripakiak janik jangarriena omen zen maitasuna egin aurretik, gero geroko-geroaz zuzen hitz egiteko beharrezko. zilipurdika ibiltzen ziren ohean. somirra burdinezkoa zuten eta koltxoia asto-ilez egina, amets goxoak egiteko aparta. eta erreginari batez ere gauza apartak zitzaizkion laket. nanarri puntan egin zuen txaleta eta bikario etxean zeukaten kalabera. kuku festa franko egin zuten erreginaren amanteek. denak emakumezkoak ziren. eta antzuak gainera beldurrik gabe egon zitekeen goizetan betiko kafesnezopak eskatu gabe ekarriko baitzizkioten eta oinala hustu ere bai.

        erregea ez zen erregina. ezta erregina erregea ere. nahiz biak lo ohe berdinean egin ipurdiak elkarri eskainiz aurrekaldeko erregearen karatxo beldurgarriak erreginari otsoen ikara sortzen zion eta erreginaren aurrekokoba zuloak erregea xaguxarrek bezelatsu ikaratzen zuen. komeriak izaten zituzten bien arteko aurre ez emateak. osan zuen izena koba zuloak eta zika erregearen karatxeak.

        osan gaztea zen eta zika berriz beldurtia. inork ez zuen zika bakar-jolasetan inoiz giza jaunik ikusi. berari gustatzen zitzaiona zimaurretan larrosa berdeak aurkitzea zen eta mundu guztia igaro zuen ximaurtegi gutziak harrotu zituen baina inun ez zuen bere gosea ase. osan zen bakarrik bizitzeko jaiotako horietakoa sorgin jantzitan ibiliz beti. eta zika erabat beldurrak janda zeukan. zezen festa egin zuten egun batetan osan eta zika maitasuna egiten aurkitu zituen aguazil jaunak. koba zuloa menditik kanpo eta karatxoa haragitik urrun maitasuna egiten ikusi zituen aguazila hil zorian egon ondoren apaiz sartu zen eta aitasantu izatera iritsi zen. harrez gero ez omen da karatxorik izan duen aitasanturik ikusi, nahiz aitarik inoiz santu ez izan, aita izateko bekatua egin beharra baitago eta bekatu egiten duenik ez da inoiz aldareetara igoko santuek aldaretan adorno bezela egoten dira. osan eta zika santu egin dituzte. mirariz sortuak izan zirelako eta erregea eta erregina betirako infernura joan ziren kulero berdeak jantzita.

        erregeak: «nere pitoarenganako benetako gurtzapena dauka nere emazteak».

        batzuetan hondartzetan eguzkitan dauden edo itsasoan harrapa daitezkeen hogei zentimetroko gizontxoak harrapatu eta jateko eragozpenik ez du ikusten erregeak. «arimak agintzen du egun honetan, metro bat, metro bat eta hamarrez geroztik baino ez hastea. honera iristen ez direnak animali besterik ez dira». maitasuna egiten ari diren pareja bat ekartzen diotenean gertatzen zaio, odola ixurtzen diete iztar tartera eta erreta jan.

        erreginak aldiz begiak itxi arazten die jateko gogoa kentzen omen baitiote haien begirada zuzenek.

        haizto puntarekin buru hezurra iriketzen ikusten zaio, petxualdeko haragiak garbitzen eta eskeletoaren edertasunaz harriduraz gozatzen. erropa bat erazten ari naizen inpresioa dut, esaten du beheraka, azkenean aurkitzen ari naiz giza gorputzaren benetako zer izana. beste batzuetan arrai batekin eskatzen du erreginak bizkar hezurrak hobekiago neurtzeko. baina erregeak gaiztotzat hartzen du, bi aldiz pentsatu gabe esaten dio hainbeste aldiz amestu duen eta hain egoki datorkion, esku

muturrari goante bat bezela, hitza: gizajale.

        eta erregearen bankete batetara inbitatua izan nintzen. gogoz joan eta azekenean han izan genuen, nahiko jaki giza odola ardi belarritan egosita goiko aldetik zetorren usainak ematen zigun larrua jotzeko irrika ezin ginen egon eta amari eskatu genion baimena geure heriotza gertatzen ahalegintzeko benetako guda sortu zen denon artean batzuek ez zuten nahi edo ez zekiten nola bota behar zen tiroa zulorik ez zuten asmatzen eta gure inguruko buru guztiak beldurrez joaten ziren izkutatzera. hauxe izan zen geure gosea asetzeko asmatu genuen tranpa. haiek izkutatu eta guk aurkitu ixil ixil joan eta jo dariola gelditu arte. afari harek berebiziko arrastoa utzi zigun gorputzean. inoiz ez genuen katarro bat ere harrapatu, emakumerik ez genuen inoiz haurdun utzi nahiz berez pildoratik ez hartu eta guk kondoirik ez erabili. harritzekoa zen han lortu genuen iraupena hamar aldiz eginda ere ez ginen izerditan jartzen eta emazterik ez zela asetzen bankete hartan ikasi genuen gauzetatik bat ere ez daiteke ahaz.

        bella jardin deitu genion erreginari, ederra zelako benetan eta lorez apaindurik agertu zitzaigulako guk usterik gabe. benetako entremes goxoak jan genituen, mondejurik ez satafetarako utzi genituen eta arkumerik hiltzea bekatu da judeo ez baldin bazara behinik behin. goroldioz egindako pastel bat ekarri ziguten ogi bezala. euli kakaz adornatua apaindua esan daiteke. edateko guk nahi genuena, zilarrezko ontzietan errege basoetan elizako kalizetan eta nik ahal dakit nun gehiago nahiko zorri odol edan genuen, ez zuen mozkortzen. guk hori behar genuen bestela han zeuden jendeetatik bat ere ez zen zuzen etxeratuko nahiz etxeratu ez ginen baina esaera da nola bat mozkortzen denean ez baitu bilatzen etxeko aterik, giltza tabernan uzten da holakoetan neska xarmanten bati erakutsi ondoren. gaua ez baita beti bakarrik igarotzeko egina eta gainera ohea zabala baldin bada eta negu bizian ez dago kristorik berriz piztu edo jaio beharko bailuke ez dago kristorik bizirik geldituko litzatekeenik, hotzak barrena erretzen dizunean ez duzu izardirik ere ateratzen ez txisparik ere nahiz txispatuta egon. gertatzen diren gauzak dira eta erregea bezala erregina ere han zen afaritan.

 

 

© J.I. Garmendia