toropotoka hil zen indalezio mozkorra. ametsetan berriz serapio. eta ximeletekin hizketan ximximxaleta hirurak triunvirato bat osatzen zuten. haien menpean zeuden guztiak mozkorrak eta poetak ziren. eskola bat sortu zuten leku klandestino batetan zensurari ihes egitearren. eta bere frutu mardulak eman ditu eskola honek. maisu gehiegi dabil eskolaren izenean heuren buru antzuetatik sortzen dituzten txorakeriak haizaratzen. hauek ez dira inoiz santu eginen. apostolu ere ez baitira. gure ikuluko astoa berriz unibersitateko bedel bihurtu dute, hain gozoki egiten baitu arrantza eta astoaren arrantza lo dauden jende inozoak esnatzeko musikarik egokiena da, dudarik gabe. bedelak zion.

        serapio indalezio eta ximximxaleta zeruetan daude. santu dira. eta maisu. serapiok indaleziok eta ximximxaletak zer erakutsirik ez dute inoiz izan. bizi egiten baitzuten erakutsi egin behar dela askok esaten duten hori. eta exenplorik garbiena serapio poeta zela da eta ximximxaleta abeslaria eta indalezio handia mozkorra mundu guztiko poeta abeslari eta mozkorren aintza eta omenerako.

        kontuak garbi egin behar direla eskolan erakutsi ziguten. gure maixuak kristalezko begi bat zuen eta ikusi ez zuen ezkerreko begiarekin baino egiten. kontuak nola garbi aterako zitzaizkion gizarajo hari? ikusi ere erdizka ikusten baitzuen! dena dela gure maixua nahiko kaikua zen eskerrak jaramon gehiegirik ez genion egiten. izan ere asko ikasia zela eta aitzakiarekin etortzen zitzaigunean gure buru birjinak moldeatu nahiean zetorrela gure xinpletasunean ere ikusten genuen. hala ere asko maite genuen erregaloak eta dena egiten baikenizkion. bere urte betetze batetan kantzontzilo batzuk erregalatzeko asmoarekin ze taila erabiltzen zuen galdetu genion. potro handitzat genuela esan daiteke. buruaren neurrian bazituen hankatarteko arrautzak maindire batekin egindako kantzontziloak erosi beharko genizkion. amets gehiegi egiten genuela uste dut garai haietan.

        indalezio ezagutu nuen garaiak beste batzuk ziren. astoarekin ibiltzen nintzen paseatzen. unibersitatera hasi berria. astoa nuen lagun bakarra. indaleziorekin ikasi beharko ardo edaten astoak ere orduan ikasi zuen. mozkortu inoiz ez zen mozkortzen baina gu jota gelditzen ginenean bera izaten genuen tasista. ximximxaleta jarri genion izena. abeslaria zelako. eta serapio poetarekin juntatu ginenean herriko nagusi ginen laurok. maisu alkate sekretario eta aguazil. erretoreak ere errespetoa zigun nahiz elizarik ez ukitu. orduan hasi ginen santu izaten, famarik ez zitzaigun palta. ren aintza eta omenerako amen.

 

 

© J.I. Garmendia