hasiera batetan —hasi egunen edo ordu edo une batetan hasten baita— zazpigarren aldia zen hasten nintzela.

        adierazi ezinezko sentipen bat sortu zitzaidan.

        lehen unean harriduraz bete nintzen begiak ixteraino iritsi ondoren ez nuen gauzetaz ohartu nahi, ezin egona sartu zitzaidan gorputz guztira behatzak ez ziren nik nahi nukeen

bezain azkar ibiltzen nagitasun epel bat sortzen zitzaien alditan, eta neure lumaren hoztasunaz jabetzea ez zitzaidan hain zaila egin.

        zazpigarren papera hasten nuela.

        zazpi hasiera izan nituen eta azkenean bukatzeko zein hasiera hartu ez nekiela gelditu nintzenean behatzak nekaturik eta begiak ikusten ez zutela jarri zitzaizkidanean nekatuegi bainengoen zazpigarren paperezko bola egin nuen eta paperontzian ehortzi nuen hainbeste kosta zitzaidan neure hastearen fruitua.

 

 

© J.I. Garmendia