nahiko lan egindako gizona izanen haiz bazekiat eta hire urteak pixu zama gehiegi ditek eguneroko martxa jarraitzeko sportazio handiegia astunegia jasan ditek hire gorputzeko zainak hezurrak astunegi bihurtu zaizkik eta nora joan ez dakit hezurrak uztera bideak luzeegi egiten zaizkik arratsaldea erortzen den bakoitzean oherik ez duk maite bakar lotarako lagunen bila egunak eta urteak igaro dituk mozkor lagunak besterik ez dituk topatu heure zoritxarrak gainditzen hau, eta emazte baten kutiziak ez dituk ezagutzen kale edo taberna zaharren batetako emakumeren batek gozatu hau gehienean bihotz errea ezin ixildurik igaro dituk goiz gehiegi, dutxa hotzaren beharra izan duk gehienetan esnatuko bahintz hala ere moldatzen haiz bizitzen gozatzen badakik eguna eguzkiarekin jaiotzen denean nahiz iluntzeko haize hotzak eskuak galtzetara eraman arazi. ez duk hire kulpa haragiaren guda gogorregia duk bakarrik gudukatzeko eta ardoak ez dik karraxia ixilerazi baizik egiten karraxiak beti sabeleko zirrikurik izkutuenean jarraitzen dik tente eta beldurtzen hasia haiz bazekiat nora abiatu haizen eta hire bidean lar gehiegi dagoela ere jakin badakik. horretxek makaltzen hau horretxek oztopatzen dik hiltzea hiltzea ere pentsatu duk baina hortarako behar diren arrautzak prejituegiak dauzkak ezin dituk zaztagiratu eta goiz batetan mozkorrik handiena igaro ondorengo goiz bihotzerretsu batetan gosaldu.

 

 

© J.I. Garmendia